Nafarroako Pirinioak
Abodi. Argazkia: Ane Bordagaray
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Abodiko eski-estazioa Zaraitzun dago, Erronkariko bailaratik benetan hurbil. Piriniotako hartzek horrenbeste maite duten tokiaz ari gara. Eski nordikoa egiteko primerako estazioa da.
Aipatu bezala, eski nordikoa praktikatzeko aproposa da oso Abodiko eski-estazioa. Horretaz gainera, hasierarako ikastaroak edota teknika hobetzekoak ere ematen dira bertan.
Mendia maite dutenentzat, Nafarroako Erronkari bailarak gozatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu, tartean Hiru Erregeen Mahaia mendi tontorrera Otsagabiatik igotzea, Abodi eski-estaziotik hurbil.
Elur maila txikiena 850 metrokoa eta maximoa 1.520 metrokoa, malda 670 metrokoa da eta eskiatzeko 31 Km eskaintzen ditu estazioak.
Pistak:
- 6 pista (31.500 m). Iraupen eskirako pistak: Zamukadoia, Cruz de Osaba, Zerillar, Virgen de las Nieves, Rasos de Abodi, Portillo de Laza
Nola iritsi: Iruñetik atera eta NA-135 errepidetik abiatuko gara NA-140ra iritsi arte. Aurizberri-Espinal igaro eta ondoren Larrañe-Larrau errepidea hartuko dugu Abodiko estaziora batere arazo gabe iristeko.
Harremanetarako:Abodi eski-estazioko webgunea. Telefonoa: 948 394 022- 948 89 03 99
Abodiren elur iragarpena kontsultatu, eitb.eus-en.
Abodi webkamerari esker, unean-uneko eguraldia ezagutu.
Zure eskiko argazkiak bidali!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa