Panticosako eski-estazioa

Aragoiko Pirinioak

  • Panticosa. Argazkia: Atudem

    Panticosa. Argazkia: Atudem

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.500-2.200 metro

Pistak:

 

  • 41 pista (7 berde,14 urdin, 16 gorri eta 4 beltz)
  • 16 erremonte (1 telekabina, 6 teleaulki, 4 teleski eta 5 zinta garraiatzaile)

Zerbitzuak:

 

  • Eski eta ekipo alokairua
  • Haurtzaindegia eta haurrentzako ekimenak, egunero
  • Jatetxeak
  • Hotelak
  • Bainuetxea
  • Eski eskolak
  • Heliportua
  • Paseoak telekabinan

ITURRIA: www.infonieve.es

Panticosako eski-estazioa Aramon taldearen barruan dago. Neguko kirola familian egin nahi duten eskiatzaileek oso gustuko dute eski estazio hori.

Aragoiko Pirinioen bihotzean dago Panticosa herria eta izen bereko eski estazioa. Tena haranean egonagatik, 3.000 metro gorako mendi ederrez inguratuta dago. Eskiatzaileek ez ezik, lasaitasuna eta familia giroa maite dutenek ere gozatzeko aukera edukiko dute Panticosako bainuetxeari esker.

35 kilometro ditu estazioak eski alpinoa eta snowboard egiteko. Hasiberrientzat eta umeentzat bereziki egokia da, gainera. Iraupen-eskia ere egiterik badago Panticosako bainuetxearen inguruan. Erabiltzailearen eskarmentuaren arabera, hiru ibilbide daude: 5,5 kilometrokoa adituentzat (zirkuitu gorria) 4,5 kilometrokoa (erdi-mailakoa, zirkuitu urdina) eta 2 kilometrokoa hasiberrientzat (zirkuitu berdea).

 

Nola heldu: Iruñetik N-240 errepidea hartu Panticosara heldu arte. Hurbilen dauden aireportuak: Paue: 66 km; Zaragoza:165 km.

Harremanetarako: aramonpanticosa.com

Panticosako elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.

Bidali zure argazkiak eskiatzen!

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena