Pirinio Garaiak
Cauterets. Argazkia: cauterets-ski.fr
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Pirinioetako Parke Naturalaren bihotzean dago Cauterets eta neguko turismo ugari erakartzen du. Izan ere, aisialdirako hainbat aukera eskaintzen ditu, eski estazioaz gain.
Cauteretseko eski estazioa Pirinio Garaietan dago, Frantzian, eta oso egokia da eski alpinoa eta snowboard-a egiteko.
Cauteretsek bi gune ditu eskiatzeko: Batetik, Circo de Lys delakoa dago, eskiatzaile hasiberrientzako oso egokia. Kalitatezko elurra izaten da denboraldi guztian eta eski alpinoa eta snowboarda egin daitezke bertan. Eski nordikoa eta raketekin egiten diren paseoak gustuko dituztenek, berriz, Pont d'Espagneko gunea dute.
Nola iritsi: Irundik A64 autobidea hartuTarbekeko irteerara arte. Gertuko aireportuak: Tarbes Lourdes Pyrénées 35 kilometrora eta Pau 80 kilometrora.
Kontaktua: Web orria cauterets.com. Telefonoa: 05 62 92 50 50
Kontsultatu Cauteretsen elur iragarpena eitb.eus-en eta ikusi zer giro dagoen Cauteretseko webkamera!
Bidali eski argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa