Gavarnie-Gedreko eski-estazioa

Pirinio Garaiak

  • Gavarnie-Gedre. Argazkia: gavarnie.com

    Gavarnie-Gedre. Argazkia: gavarnie.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.650 - 2.400 metro

Pistak:

 

  • 29 pista (7 berde, 8 urdin, 9 gorri eta 5 beltz)
  • 3 teleaulki eta 8 teleski

Zerbitzuak:

 

  • Karabanak aparkatzeko gunea
  • Txakurrak uzteko tokia
  • Merkataritza-jarduera bizia (dendak, estankoak, jatetxeak, sarerako sarbidea...)
  • Turismo bulegoa

ITURRIA: www.infonieve.es

Estazio honetara joatekotan, "Pirinioak Monte Perdido" izeneko gunea bisitatuko dugu; gizon-emakume guztien ondarea da lurralde hori, paisaia naturala eta kulturala bezala.

Gavarnie-Gedréko eski-estazioa Frantziako Pirinio Garaietako departamenduan dago, eta oso ona da eski alpinoa, iraupen-eskia eta snowboard-a egiteko.

Gavarnie-Gedréko estazioak eskola bat du, bertara hurbildutako erabiltzaileek, eskarmentu txikia izatekotan, ikasi ahal izateko. Gainera, gune bat du (Kidpark izenekoa), pisten parean, umeek eta adituak ez direnek elurraz arriskurik gabe gozatu ahal izateko. Kidparken ibiltzeko, 4 urte baino gehiago izan behar dute umeek.

Gavarnie-Gedrék, eskola-oporretan zehar, doako autobusa eskaintzen du Luz-St-Sauverretik.

Sarbidea: Irunetik, A-64 autobidetik hurbildu behar gara, Tarbeseko irteeraraino; aireporturik gertuenak Tarbes Lourdes Pyrénéesekoa eta Pauekoa dira.

Kontaktua: gavarnie.com webgunea. Telefonoa: 05 62 92 49 10

Kontsultatu Gavarnie-Gedréko elur iragarpena eitb.eus-en.

Bisitatu Gavarnie-Gedréko webkamera, unean-unean.

Bidali eskiko argazkiak!

 

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena