Iberiar Sistema
Valdezcaray. Argazkia: Atudem
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
San Lorenzo mendiaren magalean eta Demanda mendilerroaren bihotzean, Errioxako eski estazio bakarra da Valdezcaray.
Ezkarai herrian, interes turistiko handiko inguruan, dago Valdezcarayko eski-estazioa . Hala, Najera, Ojacastro, Haro herriak eta Santo Domingo de La Calzada eta San Millan de la Cogollako monasterioak bisitatu ahal dira.
Pirinioetako estazioekin alderatuta, txikia eta familia girokoa da Valdezcaray; gainera, Euskaditik hurbil eta iristeko erraz dago. Hori horrela, asko dira bertara hurbiltzen diren euskaldunak. Eskiatzeko 22,6 kilometro ditu, eski alpinoa eta snowboard-a egiteko aproposak.
Nola heldu: Bilbo, Donostia eta Gasteiztik abiatuta, A-68 autobidea hartu Haro herrira arte, handik Santo Domingora, eta azkenik, Ezkaraira. Hurbilen dauden aireportuak: Logroño (45 km), Gasteiz (78 km), Iruñea (173 km), Donostia (209 km).
Harremanetarako: valdezcaray.es
Valdezcarayko elur-partea kontsulta ezazu eitb.eus-en.
Ikusi Valdezcarayko webkamera!
Bidali zure argazkiak, eskiatzen!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa