La Mongieko eski-estazioa

Pirinio Garaiak

  • La Mongie. Argazkia: fluofun.fr

    La Mongie. Argazkia: fluofun.fr

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.400 - 2.500 metro

Pistak:

 

  • 69 pista (23 berde, 21 urdin, 20 gorri eta 5 beltz, zailtasun eta arrisku mailaren arabera sailkatuta, mailarik txikienetik hasita
  • 40 erremonte: telekabina bat, teleferiko bat, 13 teleaulki, 23 teleski, 2 zinta garraiatzaile

Zerbitzuak:

 

  • Elur-erraketak
  • Txakur-lerak
  • Kalesan egiteko ibilbidea
  • Elurretako motorrak
  • Parapentea
  • Gune termoludikoa
  • Gimnasioa eta y Squash-a
  • Liburutegia
  • Tabernak

 

ITURRIA: www.infonieve.es

Tourmaleten dagoen estazioa da; bertara, milaka zale joaten dira, udan, Frantziako Tourraz gozatzeko. Neguan, ordea, Pirinioetan dauden gainerako estazioek baino kilometro gehiago ditu eskiatzeko.

La Mongieko eski-estazioa Goi-Pirinioetako departamenduan dago, eta oso ona da eski alpinoa egiteko.

La Mongiek Pirinioetan dauden gainerako estazioek baino kilometro gehiago ditu eskiatzeko: guztira, 100. La Mongiera ailegatzeko, Barègesetik joan gaitezke. Udalerri horrek giro piriniar tipikoa du eta oso atsegina da bisita bat egiteko. Halaber, La Mongie herritik ere heldu ahal izango gara.

Kirola maite duten euskal zale askok ondo ezagutzen dute gune hau; ez bakarrik eskia gustuko dutenek. La Mongie Tourmaleten dagoen estazioa da; Tourmalet Frantziako Tourreko mendaterik mitikoenetarikoa da, eta Euskal Herritik jende asko joaten da bertara lasterketa jarraitzeko.

La Mongiek patinatzeko pista bat du, estaziotik 15 kilometrora, eta, eski alpinoaz ez ezik, iraupen-eskiaz ere gozatzeko aukera ematen du. Izan ere, Barègeseko pistetan 14 kilometro daude hori egiteko, eta beste 2 La Mongien.

Nola iritsi: Gipuzkoako mugatik irtenda, egokiena A-64 autobidetik joatea da; 12. irteera hartu beharko dugu (Tarbes Ouest).

Kontaktua: grand-tourmalet.com webgunea. Telefonoa: 05 62 92 16 00.

Kontsultatu La Mongieko elur iragarpena eitb.eus-en.

Bisitatu La Mongieko webkamera, unean-unean.

Bidali eski argazkiak!

 

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena