Pirinio Garaiak
Saint Lary. Argazkia: saintlary.com
Garaiera:
Pistak:
Zerbitzuak:
ITURRIA: www.infonieve.es
Frantziako Pirinio Garaietan kokatzen da Saint-Laryko eski-estazioa. Neguko estazio handi honek berritutako ekipamendua eta mendiko herri baten animazioa ditu.
Saint-Laryko eski estazioa Frantziako Pirinio Garaietan dago eta eski alpetarrena eta snowboard-a praktikatzeko oso aproposa da.
Hiru guneetan banatutako 55 pistak ditu Saint-Laryk: guztira, 700 hektareetako azalera du eski estazioak. Pla d´Ardet 1.700 metrotara dago. Bertan hasiberrientzako eta umeentzako lehenengo pausuak errazteko tankera guztietako zerbitzuak aurki ditzakegu. Soum de Matteko eta Espiaubeko zonaldeetatik, 1.900 metrotara daudenak, bailararen ikuspegi zoragarriak ikus daitezke. Erdiprofesionalen topagunea da hura. Azkenik, Vallin Du Portet dugu punturik altuena, 2.400 metrotara, eta l`Oule laku izoztuan amaitzen duena.
Nola heldu: errepidetik, A-68 autobidetik Lannemezanera eta ondoren, RD 929 Saint-Laryraino. Trenez: TVG Atlantikoa Paris-Tarbes. Hurbil dauden aireportuak: Tarbes Lourdes Pyrénées (80 km-ra)., Pau-Uzein (100 km-ra) eta Toulouse-Blagnac (150 km-ra).
Harremanetarako: saintlary.net webgunea. Telefonoa: 05 62 39 40 29
Saint-Laryren elur iragarpena kontsultatu eitb.eus-en.
Bidali eski argazkiak!
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa