Arette-La Pierre Saint Martineko eski estazioa

Pirinio Garaiak

  • Arette. Argazkia: lapierrestmartin.com

    Arette. Argazkia: lapierrestmartin.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Garaiera:

  • 1.620-2.000 metro

Pistak:

  • 20 pista: 4 berde, 9 urdin, 6 gorri eta beltz bat
  • 13 erremonte mekaniko: 5 teleaulki, 6 teleski, 2 zinta mugikor
  • 2 aisialdi gune
  • Trineo pista bat
  • 60 elur kanoi

Zerbitzuak:

  • Doako parkinga
  • Haurtzaindegia
  • Eski eskola
  • Eskiatzeko materiala alokatzeko gunea
  • Jatetxeak eta kafetegiak

 

ITURRIA: www.infonieve.es

La Pierre Saint Martin Frantzian, Pirinio Atlantikoen departamentuan dago, Nafar Pirineoak ukituz, Erronkari ondoan.

Arette-La Pierre Saint Martin eski estazioa oso egokia da eski alpinoan aritzeko. Isabatik 30 kilometrora dago, Anie gainaren parean. Eski estazio polita da eta pista ondoan nahiz basoan dauden txalet txikietan hartu daiteke ostatu.

La Pierre Saint Martinek 55 hektarea eskiagarri ditu, 20 pistatan barreiatuta. Eskiatzaile mota guztientzako aukera dago, bai hasiberrientzat baita adituentzat ere eta oso egokia da familian joateko.

Pista nagusiez gain, bada La pierre espazio nordikoa deitzen zaion bigarren gune bat ere Braca basoan, eski estaziotik 2 kilometrora. Iraupeneko eskia egin eta raketekin ibili daiteke ertan.

Eski estaziotik sei kilometrora, berriz, Issarbe espazio nordikoa dago. Han beste 31 kilometro pista daude eta raketekin ere ibili daiteke.

Arette-La Pierre Saint Martin eski gunean, gainera, elur gaineko BTTa egin daiteke, trineoek gidatutako organ ibili  eta gauez pasiatu raketetan.

Nola iritsi: Iruñetik 124 kilometrora dago eski estazioa eta Donostiatik 189 kilometrora. Iruñetik A-15 hartu behar da eta gero Na-240 Zangotzara arte. Siguesen, berriz, Na-137 hartu Otsagira arte eta muga igaro. Donostiatik abiatuz gero, berriz, muga igao eta A-63 hartu beahr da Baionara arte. Handik A-64 Oloron ingurura eta handik muga aldera jaitsi berriz, E80 eta E07 errepideak hartuz, La Pierre Saint Martinera arte.

Kontaktua: lapierrestmartin.com Telefonoa: 0559662009

Kontsulta ezazu elur-informazioa eitb.eus-en.

Begiratu La Pierre Saint Martinen webkamera!

Bidali eski argazkiak!

 

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena