cerrar buscador

Saturraran hondartza (Mutriku)

Gipuzkoa

  • Saturraran hondartza Mutrikun. Argazkia: Gotzon Basurko

    Saturraran hondartza Mutrikun. Argazkia: Gotzon Basurko

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Dutxak, aldagelak eta komunak
  • Aparkalekuak
  • Picnic-gunea
  • Sorosleak

 

Saturraran eta Arrigorri hondartza badia berean daude. Itsasbehera dagoenean, olatuen higadura agerian geratzen da.

Mutriku udalerrian kokatuta dago Saturraran hondartza eta 300 metroko luzera du. Hondartzara heltzeko GI-638 errepidea hartu behar da. Hondartzatik 500 metrora Lekeito-Donostia autobusaren geltokia dago.

Harea iluna du Saturraran hondartzak eta itsasbeheran "Zazpi hondartzak" izeneko taldean sartzen da. Olatuek sortutako higadura nabaria da bertan eta horrek agerian utzi ditu hainbat eta hainbat harribil.

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Saturraran hondartzatik hurbil dauden webkamerak eta eguraldiaren iragarpena.