cerrar buscador

Plentziako hondartza

Bizkaia

  • Plentziako hondartza. Argazkia: Marcos Ferrer

    Plentziako hondartza. Argazkia: Marcos Ferrer

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Soroslea
  • Hondartzaina
  • Megafonia
  • Aldagelak
  • Iturriak
  • Bizikletak gordetzekoak
  • Oinak garbitzeko gunea
  • Hondartzarako sarrera batean haurrentzako jolasgunea
  • Autoa uzteko toki zabala dago (ordaindu beharrekoa)
  • Hondartzaren inguruan jatetxe eta tabernak daude, baita mahaiak, eserlekuak eta paperontziak dituen aisialdirako gunea ere

 

Plentziako hondartzaren ondoan Gorlizkoa dago. Badia ederra du eta herritik oso gertu dago, Plentziako itsasadarreko bokalearen ondoan.

Plentziako hondartza Bizkaiko hondartzarik bisitatuena da, itsas pasealekua ere badu inguruan. Hara iristeko aukera anitzak daude, Bilbotik 26 km-ra baitago. Bizkaiko hondartza guztietatik jende gehien hartzen duena da Plentziakoa. Urre koloreko harea meheko hondartza da.

Ur bareak dituela ere aurreratu dezakegu, horrek egiten du publiko guztiarentzat gozagarri, etxeko txiki zein helduentzat. Uretako hainbat kirol egiteko ere primerakoa da; windsurfa, surfa, piraguismoa, kometak eta abar. 356 metroko luzera du eta bandera urdina izaten du hondartza sasoian.

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Plentziatik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.