cerrar buscador

Aritzatxuko hondartza (Bermeo)

Bizkaia

  • Aritzatxu hondartza. Argazkia: Jon Ariste

    Aritzatxu hondartza. Argazkia: Jon Ariste

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • 2 sorosle
  • hondartzain 1
  • Autoa uzteko aparkalekua
  • Komun 2
  • 2 konketa
  • 3 dutxa
  • Iturri 1
  • 4 zakarrontzi
  • Oinak garbitzeko toki bat

 

Aritzatxuko hondartza txikitxoa bezain polita da, zerbitzu onak ditu eta uraren kalitatea bikaina da. Hainbat urtetan jaso izan du bandera urdina hondartza honek.

Areatzatxuko hondartza Bermeoko herrigunetik gertu dago. Hondartzara iristeko, futbol-zelaiaren atzealdetik igaro eta oso aldapa malkartsua jaitsi behar da.. Areatzatxu hondartza, Bermeon kokatzen da, kala txikia osatzen du eta arkaitz handiek babesten dute urre koloreko hondarra. Areatzatxu hondartzara joateko, autoz ezinezkoa da.

Hondartzaren luzera 75 metrokoa da eta batez besteko neurria itsasbeherarekin 4.500 m2 eta itsasgorarekin 1.875 m2-koa da. Inguru atseginean dago, eta urazpiko kirolaren maitaleentzat ezinbesteko txokoa da.

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Aritzatxutik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena