cerrar buscador

Laida hondartza (Ibarrangelu)

Bizkaia

  • Laida hondartza, Ibarrangelun. Argazkia: Ander Arrieta

    Laida hondartza, Ibarrangelun. Argazkia: Ander Arrieta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Dutxak eta komun publikoak
  • Aldagelak
  • Bizikleta gordetzeko tokiak
  • Aparkalekuak
  • Tabernak eta jatetxeak


Laida hondartza Ibarrangelu herrian dago, Urdaibai Biosferaren Erreserban (UNESCO). Ia kilometro bat luzeko hareatza dauka eta Mundakako itsasadarrean dagoen hondartzarik handiena da.

Laida hondartzara Bilbotik 40 kilometrora dago. Gautegiz Arteaga eta Ibarrangelu lotzen dituen BI-3234 errepidetik iritsiko gara bertara. Autobusez: Gernika-Ibarrangelu (A-3526 ) Bizkaibuseko autobusak geltokia du Laidan eta kanpinean. Itsasoz: Udan, ferry batek Mundakarekin eta Sukarrietarekin lotzen du Laida. 280 ibilgailurentzako aparkalekua dago hondartzaren inguruetan.

Urre koloreko harea mehea du Laidak eta bertan, jarduera ugari egiteko aukera dago; besteak beste, windsurfa, piraguismoa eta bela. Halere, aparteko aipamena merezi du surfak. Izan ere, hondartzaren aurrean dago Mundakako olatu ospetsua eta hala, mundu guztitik surflariak etortzen dira bertara, taula besapean, olatuak hartzera.

Bizkaiko hondartza honen beste berezitasunetako bat hauxe da: Itsasoak ez du sakonera handirik hartzen eta haurrek bainua hartzeko aproposa da erabat. Halaber, hondartzak erdian duna ederra dauka eta, handik, itsasadarraren bista paregabea daukagu, Izaro irla atzean duela.

190 metroko luzera du hondartzak. 19.250 m2 ditu itsasbeheran eta 7.700 m2 itsasgoran.

ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumenarenkudeaketa) ziurtagiriak jaso ditu Laida hondartzak, arlo horietan egindako lanagatik. Bai Laidak bai ondoan duen Lagak, biek lortu dituzte ziurtagiri horiek.

Kontsulta ezazu Laidatik gertu dauden webkamerak eta Eguraldia eitb.eus-en.