cerrar buscador

Aritza hondartza (Ea)

Bizkaia

  • Aritza hondartza, Ea . Argazkia: Iñaki Garijo

    Aritza hondartza, Ea . Argazkia: Iñaki Garijo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Dutxak, aldagelak eta komunak
  • Sorosleak
  • Eguzkitakoak eta hamakak alokatzeko tokia
  • Segurtasuna
  • Elbarrituentzako zerbitzuak

 

Eako portutik hurbil dago Aritza hondartza. Ez da batere arriskutsua eta, horregatik, oso egokia da umeekin joateko.

Aritza hondartza Ean dago (Bizkaia). Bertara iristeko A-8 autobidetik joan ahal da Zornotza-Gernikako irteeraraino eta, bigarren mailako errepide batzuen ostean, BI-3238 hartu behar da.

Aritza hondartza Eako portutik gertu dago; portu hori txikia da. 120 metroko zabalera du eta  6.688 m2-ko azalera izaten du itsasbeheran. Gehienetan, ez da jende pilaketa handirik izaten.

Oso egokia da umeekin joateko. Aritzatik hurbil, portutik abiatzen den bide bati jarraituta, "Tala" izeneko behatokia dago. Hor, gainera, baseliza txiki bat dago.

Kontsultatu Aritzaren inguruko webkamerak eitb.eus-en.

Kontsulta ezazu Eguraldia eitb.eus-en Aritza hondartzara joan aurretik.