Gipuzkoa
Hondarribiko hondartza. Argazkia: José Miguel Legorburu
Zerbitzuak
Gipuzkoa mendebaldeko azken hondartza da Hondarriakoa. Itsasoaren beste aldean Hendaiako hondartza ikus daiteke, Lapurdin.
Hondarribiko hondartza Txingudiko badian dago eta Gipuzkoako azken hondartza da, ekialdera joanda. Portu ondoan dago, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekutik gertu.
Bainua hartzeko oso hondartza egokia da, oso ur lasaia baita bertakoa. Gainera, 700 metro ditu pasioan lasai ibiltzeko. Harea fina da, urre kolorekoa, eta inguruan berdea da nagusi.
Hirigunetik oso gertu dago Hondarribiako hondartza. Horregatik, hainbat ostalaritza zerbitzu daude inguruan eta bi parking handi ere badaude, autoak nahiz karabanak utzi ahal izateko.
Hondarribia Irun eta Donostiarekin lotzen dituen autobusak daude eta Hendaiako portutik ere ontzi bat irteten da Hondarribirantz 15 minuturo, denbora motzean Txingudiko badia igaroz.
Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa