Bizkaia
Areetako hondartza, Getxon. Argazkia: Mikel Goñi
Zerbitzuak
Bizkaiko udalerri horretako hiri-erdian dago, eta, oso hurbil, tradizio handiko itsas-klub bat du.
Areetako hondartza Getxon dago, Bizkaian, izen bereko auzoan. Bilbotik 13 kilometrora dago, eta bertara autobusez (Bizkaibus zerbitzua erabilita) zein Metroz ailegatzeko aukera dago.
Areetako hondartzatik oso hurbil, Bizkaia Zubia dago, gizateriaren ondarea dena, eta tradizio handiko itsas-klub bat ere bai. Hondartza nahiko txikia da (250 metrokoa), baina oso aproposa da apur bat ibiltzeko: Metroak Areetan duen geltokitik, 10 minutu baino ez dira beharrezkoak hara heltzeko.
Belan, piraguismoan eta windsurf-ean aritzeko aukera ematen du; Areetako hondartzatik oso gertu, halaber, Jose Luis de Ugarte bela eskola dago.
Kontsultatu eguraldia eitb.eus-en.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa