cerrar buscador

Zarauzko hondartza

Gipuzkoa

  • Zarauzko hondartza. Argazkia: Javier Artetxe

    Zarauzko hondartza. Argazkia: Javier Artetxe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Kabinak: arropa gordetzeko lekua, aldagelak, dutxak eta komunak (10:00-20:00)
  • Komunak eta dutxak
  • Haurrentzako jolasgunea
  • Sorosleak eta botikina
  • Karpa, hamaka, piragua, surf ohol eta bodyboardeko ohol alokairua
  • Surf eskola
  • Ezinduentzako zerbitzu bereziak
  • Nudismoa praktikatzeko gunea
  • Hondartza-kirolgunea
  • Ur-kirolerako gunea


Surf txapelketengatik ezagutzen dute askok, baina Zarautzeko hondartzan badira bestelako aukerak ere: kirol-arrantza, urpekaritza eta uretako motoak, besteak beste.

Zarauzko hondartza Gipuzkoako hondartzarik handiena da. San Pelayo eta Iteiko tartean dago eta bertara iristeko A-8 autobidea edo N-634 errepidea hartu behar dira.

Hondartza da Zarauzko "arima", Gipuzkoako gune turistiko nagusi bihurtarazten duen elementua. Harea fin eta argiko 2.500 metro ditu eta hondartza paregabea da egun pasa joateko.

Haizetsua da Zarauzko hondartza, olatu gogorrekoa, eta hori dela eta, mundu osoko surfzaleak biltzen dira bertan. Nazioarteko hainbat txapelketa egiten dira bertan eta hangoa da Aritz Aranburu surflaria.

Taberna, kafetegi eta jatetxe ugari biltzen dira hondartza ondoko ibilbidean eta ez dago oso urrun Karlos Arguiñano sukaldari ezagunaren jatetxea ere.

Hainbat aparkaleku daude inguruan eta lurrazpiko bi parking ere badaude.

Hondartzatik gertu kanpin bat eta hainbat ostatu daude.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena, eitb.eus-en.