cerrar buscador

Sopelako Barinatxe hondartza

Bizkaia

  • Barinatxe hondartza, Sopelan. Argazkia: Jon Arrue

    Barinatxe hondartza, Sopelan. Argazkia: Jon Arrue

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Sorosleen eta hondartzainen zerbitzu bat du; horiek, 11:00etatik 20:00etara egoten dira bertan

 

Solondota ere deitzen zaio, gune naturista duen hondartza honi. Olatu handiak izaten dituenez, eta haize zakarra ibiltzen denez, oso egokia da surf egiteko.

Barinatxe hondartza Sopelan (Bizkaia) dago. Itsasbehera dagoenean, 198.009 m2-ko azalera du. BI-634 errepidetik heltzen da, baina Bizkaibus erabiliz ala Metroz ere ailegatzeko aukera dago.

Barinatxe hondartzan bizi ibiltzen da haizea, eta nahiko olatu handiak heltzen dira; ondorioz, oso egokia da surf-a praktikatzeko. Gainera, itsaslabarrez inguratuta dago; horietatik, zale asko parapentearekin egiten dute jauzi. Halaber, gune naturista bat izateagatik da ospetsua; nudismoa, gehienetan, hondartzaren alboetan egoten da.

Bilbotik 23 kilometrora dago, eta hondartzaren parean aparkatzeko aukera ematen du; bere kalitate handiarengatik, Europar Batasunaren Bandera Urdina lortu du zenbait sasoitan.

Kontsultatu eguraldia eitb.eus-en.