cerrar buscador

Arrietara hondartza (Sopela)

Bizkaia

  • Arrietara hondartza, Sopelan. Argazkia: Inocencio Goikouria

    Arrietara hondartza, Sopelan. Argazkia: Inocencio Goikouria

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak

 

  • Sorosleek eta hondartzainek osatutako talde batek 11:00etatik 20:00etara egiten du lan, bisitariak zaintzeko

 

Atxabiribil hondartzaren ondoan dago, eta ez dago bien arteko mugarik; hortaz, itsasgorarik ez dagoenean, batetik bestera oinez joateko aukera dago.

Arrietara hondartza Sopelan dago (Bizkaia). Itsasbehera dagoenean, 130.000 m2-ko azalera du; ondoan, Atxabiribil hondartza dago. BI-2122 errepidetik ailegatzen da, Metroz ala Bizkaibusez.

Arrietara eta Atxabiribil hondartzak elkarren ondoan daude, eta ez dago bien arteko mugarik; hori dela eta, itsasgorarik ez dagoenean batetik bestera oinez igarotzeko aukera dago. Bi hondartza horien inguruan, zenbait itsaslabar daude; bi hondartza desberdin daudela esan ohi da bakoitzera heltzeko auzo desberdin batetik igaro behar baita.

Arrietara hondartzan praktikatzen direnen artean, surf-a da jarduerarik garrantzitsuena. Arrietara da Bizkaiko hondartzarik aldakorrenetako bat; itsasoaren baldintzen arabera, oso lasaia ala arriskutsua izan liteke.

Arrietara hondartzak ISO 9001 eta ISO 14001 kalitate agiriak ditu.

Kontsultatu eguraldia eitb.eus-en.