cerrar buscador

Zurriola hondartza (Donostia)

Gipuzkoa

  • Zurriola hondartza, Donostian. Argazkia: Miren Egaa

    Zurriola hondartza, Donostian. Argazkia: Miren Egaa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Kabinak: arropa gordetzeko tokia, aldagelak, dutxak, komunak,dutxarako eskuoihal alokairua eta botikina (10:00-20:00 ekainean etairailean/ 09:30-20:30 uztailean eta abuztuan)
  • Komunak eta dutxak
  • Haurrentzako jolasgunea
  • Sorosleak, botikina, anbulantzia eta sorospenerako ontzia
  • Toldo, eguzkitako, aulki eta piragua alokairua
  • Ezinduentzako zerbitzuak
  • Ontzientzako sarrera eta atrakaleku balizatua
  • Igeriketa, surf eta windsurf eskola
  • Bizikletak uzteko aparkalekua


Donostiako hondartzarik "surflariena" da. Ulia mendiaren magalean dago eta inguruan tabernak eta kirolguneak ditu.

Zurriola hondartza Donostia ekialdean dago, Kursaal kongresu jauregiaren eta Saguesen artean. Gipuzkoako surfzaleen hondartza gustukuena da, Zarauzko hondartzaren ostean.

Urumea ibaia itsasoratzen den tokiaren alboan dago hondartzan, Gros auzoan, Ulia mendiaren azpian.

Donostiako hondartzarik handiena da 88.000 m2-rekin: 800 metro luze da eta 110 metro ditu zabaleran.

Zurriolako harea fina eta argia da eta olatuek gogor jotzen dute bertan. Hori dela eta, jende ugari ibiltzen da urte osoan surf eta bodyboard egiten. Igeriketa, surf eta windsurf eskola dago hondartzan eta boleibol eta saskibaloian jolasteko azpiegiturak ere badaude inguruan.

Hondartzak izugarrizko hobekuntza izan zuen 1994an, obra handi bati esker, eta egun Donostiako "modernoena" da askorentzat. Gainera, ez da Ondarretan eta Kontxan bezain besteko "jende pilaketarik" egoten.

Ingurugiroaren kudeaketa ona dela eta, Zurriola hondartzak EMAS ziurtagiria berritu zuen 2007an, Europar Batasunak ematen duen ziurtagiri gorena, hain zuzen ere.

Hainbat jatetxe, kafetegi, ostatu eta gasolindegi bat daude hondartzatik gertu.

Lur azpiko parking bat dago Kursaalean eta beste hainbat inguruetan. TAO eremuak ere badira hondartzatik gertu eta Dbus konpainiaren autobusek ere geldialdia egiten dute bertan. Gainera, Renferen aldiriko tren-zerbitzuak Gros auzoan duen geltokitik gertu dago hondartza.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena, eitb.eus-en.