cerrar buscador

Ondarraitz hondartza (Hendaia)

Lapurdi

  • Hendaiako Ondarraitz hondartza. Argakzia: José Mari Vega

    Hendaiako Ondarraitz hondartza. Argakzia: José Mari Vega

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Botikina eta sorosleak (ekainaren 15etik irailaren 15era, 11:00etatik 19:00etara )
  • Komunak eta dutxak
  • Haurrentzako jolasgunea
  • Denda eta hamaka alokairua
  • Surf eskola
  • Ezinduentzako zerbitzuak
  • Tabernak eta jatetxeak


Lapurdiko lehen hondartza da, muga igarota. Euskal hondartza guztietatik handiena da eta seguruena ere bai asko eta askorentzat.

Ondarraitz, Hendaiako hondartza handia, Bidasoa ibaia itsasoratzen den lekutik gertu dago. Hondarribiako hondartzaren ia parean dago, hain zuzen ere, beste itsasertzean.

Harea fineko 3,5 km. ditu Hendaiako hondartzak eta itsasoa oso bare egon ohi da. Horregatik, toki paregabea da espazioa eta segurtasuna nahi duten familientzat. Surfean ikasten hasteko edo hondartzatik paseo luzeak emateko tokia aproposa ere bada.

Hondartzaren amaieran, Santa Ana lurmuturraren ondoan bi haitz handi daude: "Dunbak" edo "Bikiaik". Harkaitz horiek dauden gunea da, gainera, Hendaiako lekurik ezagunenetariko bat.

Berez ez dago baimenduta nudismoa, baina "bikien" inguruko espazioan oso normala da nudistak egotea.

Hondartzako toki horretan bertan daude, bestalde, ezinduentzako zerbitzu bereziak.

Bikietatik ikusten diren itsas-labarren gainean, berriz, Antoine d'Abbadieren gaztelua dago.

Hendaiako behealdean dago hondartza, kirol-portuaren eta arrantzaleen portuaren ondoan. Hondartzaren parean Itsasoko Etorbidea dago, hamaika ostalaritza zerbitzu biltzen dituen gunea. Bertan, oso ezagunak dira Kasinoa eta talasoterapia zentroa.

Hegoaldetik Hendaiara joateko, A-8 autobidea hartu behar da mugaraino eta A-63 irteeera hartu Biriatun. Euskotreneko tren zerbitzua ere bada Donostiatik joan ahal izateko. Hondarribiatik, berriz, ontzi bat irteten da 15 minuturo Hendaiara.

Kontsulta itzazu eguraldiaren iragarpena eta webkamerak eitb.eus-en.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena