cerrar buscador

Abiña hondartza (Busturia)

Bizkaia

  • Abiña hondartza, Busturian. Argazkia: Jesus Mari Uribe Martija.

    Abiña hondartza, Busturian. Argazkia: Jesus Mari Uribe Martija.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak


  • Bi sorosle eta bi hondartzain
  • Komunak eta dutxak
  • Haurrentzako jolasgunea
  • Boleibolean aritzeko azpiegitura
  • Bizikleta gordetzeko lekua


Busturia herrian dago Abiña hondartza, Mundakako itsasadarraren ezkerreko aldean. Sandindere uharteak babesten du urre koloreko harea fineko hondartza.

Abiña hondartza Busturian dago, Bilbotik 39 kilometrora. BI-2235 errepideari jarraituta, herria zeharkatu eta Sukarrietarako noranzkoa hartuko dugu. Berehala, eskuinetara egingo dugu Abiña auzorantz eta handik, hareatzara iritsiko gara. Errepidez iristeko, Bilbo-Bermeo (A-3515) Bizkaibuseko autobusa Landaberdeko eta Itsasbegiko (Busturian biak) geltokietan gelditzen da, eta trenez, Bilbo, Gernika eta Bermeo lotzen dituen EuskoTren Itsasbegin (Busturia) du geralekua, hondartzatik hurbil. Autoz etortzen denak 100 ibilgailurentzat tokia duen aparkalekua topatuko du hondartzaren alboan.

Abiña hondartzak 200 metroko luzera du. Itsasbeheran, 19.250 m2ko azalera hartzen du, eta itsasgorarekin, 7.700 m2koa. Abiñako hondartzan bertan, ekintza ugari egiteko aukera dugu: boleibola, windsurfa, bela...

Kontsulta itzazu eitb.eus-en Busturiatik gertu dauden webkamerak eta Eguraldia.

.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena