June Ansoleaga
June Ansoleaga

Luis eta Begoñaren alaba gazteena naiz. Sopelan, Bizkaian, jaio nintzen 1987ko urriaren 20an eta ordutik han bizi nahiz, gustura gainera!

Ander Deuna Ikastolan ikasi nuen eta ondoren kazetaritzako karrera EHUn, Leioan. Lizentziatu aurretik praktiketan hasi nintzen ETBko albistegietan. Karrera amaitu eta etxe honetako albistegietan jarraitu nuen lau urtez  berriemaile,han eta hemen, egunean eguneko gaiak lantzen.

2013ko urrian Eguraldia aurkezteko proposamena egin zidaten eta ordutik hemen nago, asteburu eta jai egunetan isorabara eta mapa artean. Ikus-entzuleei informazioa ahalik eta modu hurbilenean ematea dut helburu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena