Andoni Aizpuru
Andoni Aizpuru

Gabirian jaio nintzen, Gipuzkoako herri txiki batean, eta betidanik bizi izan naiz naturarekin harremanetan; hortik, beharbada, eguraldiarekiko zaletasuna. Ikasketaz maisua naiz. Euskara irakasten eman nituen 8 urte eta handik, kastin bat eginda, ETBra jauzi egin nuen 1993an eguraldira aurkeztera. Aurretik kazetari lanak egiten hasia nintzen prentsa idatzian.

Urte hauetan guztietan ia etengabe aurkeztu izan dut eguraldi saioa eta, honekin batera, baita beste batzuk ere: "Gaur Egun" albistegia, "Euskadi Zuzenean", "Bertatik Bertara" eta "Horrelakoa da Bizitza" magazinak dira aipagarrienak. Orain berriro ere isobara artera itzuli naiz, meteoroekin borrokan egitera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena