eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Astezkenean, eguna goibel hasiko da baina arratsalderako giro polita geratuko da.
Giroak hobera egingo du egunak aurrera egin ahala. Argazkia: eitb.com
Informazio gehiago (1)
Ostarte zabalak eta eguraldi egonkorra asteazken arratsalderako. Goiz partean, itsasaldetik hodeigune trinko batzuk sartuko dira eta kantauri isurialdean han-hemenka zaparrada txikiren bat edo beste utziko dute. Goizak aurrera egin ahala ordea, hodei hauek desegiten joango dira eta poliki-poliki urdinguneak gailenduz joango dira.
Arratsalderako eguraldi eguzkitsua espero da. Mendebaldeko haizearekin hasiko dugu eguna, baina arratsalderako hego ukitua hartuz joango da. Tenperaturan gorabehera handirik ez, astearteko balioekin alderatuz.
Osteguna
Hego-mendebaldeko haizea, urdinguneak nagusi eta tenperaturak egunez apur bat irabaziko du. Hodei maskal batzuk agertuko dira zeruan, batez ere kostaldean, baina ez dute traba handirik egingo eta eguzki tarte atseginak nagusituko dira oro har.
Tenperaturak koska pare bat gora egingo du egunez eta beroenak 12-16 ºC artean geldituko dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa