eguraldia
Lehiaketa
Erredakzioa
Bere proposamenak erabiltzaileen botoen % 33 eskuratu ditu. Mikel Gascak, bozen % 21ekin, eta Yolanda Villaverdek eta Lorentxo Portularrumek, % 12rekin, halaber, podiora igotzea lortu dute.
Imanol Aragonek sinatu du postal irabazlea asteko Erronkan. Gabonak izan ditu hizpide ETBren "Eguraldia" saioak eta eitb.com-ek antolatzen duten lehiaketak 2012ko azken aste honetan. Bere proposamenak eitb.com-en erabiltzaileen botoen % 33 eskuratu ditu. Mikel Gascak, bozen % 21ekin, eta Yolanda Villaverdek eta Lorentxo Portularrumek, % 12rekin, halaber, urteko azken asteko podiora igotzea lortu dute.
Sailkapena, epaimahaiak aukeratutako finalista guztiek lortu dituzten ehunekoen eta botoen arabera, honela geratu da:
Imanol Aragon: % 33 - 57 boto
Mikel Gasca: % 21 - 36 boto
Yolanda Villaverde: % 14 - 24 boto
Lorentxo Portularrume: % 14 - 24 boto
Carlos Ramos: % 8 - 13 boto
Inocencio Goikuria: % 4 - 7 boto
Pedro Luis Ajuriaguerra: % 2 - 4 boto
Maria Jesus Ezquerra: % 2 - 3 boto
Juan Luis Elizaran: % 2 - 3 boto
Manuel Marques: % 1 - 1 boto
Erronka abenduaren 31tik urtarrilaren 6rako asteko irabazlearen bila dago, dagoeneko. Gaia "Itsasargiak" izango da. Norentzat izango al da Erregeen oparia?
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa