eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Berandu bada ere, negua heldu egin dagoeneko, eta ez du alde egingo. Hotza egingo du hemendik aurrera, eta elurra ohiko puntuetan.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Segurtasun Sailak 24 orduan 80 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate handiari dagokion alerta laranja ezarri du Kantauri isurialdean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, asteartean euri jasa handiak espero dira. Elur-kota 1.000 eta 1.200 metro artean egongo da eta gauean, 1.300 eta 1.400 metrora igoko da.
Bihar halaber, haizeari dagokion abisu horia jarri dute eta 3 eta 4 metro arteko olatuak espero dira.
Errepideak
Errepideen egoerari dagokionez, Arabako Herrera gainetik ibiltzeko ibilgailuek kateak behar dituzte elurragatik, Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera. Halaber, kamioientzat Urruñako mendatea itxi dute, eta bertatik igarotzeko kateak behar dituzte gainontzeko ibilgailuek, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Errepide sare nagusian, berriz, ez dago inolako arazorik eta, bigarren mailakoan, Arabako Azazeta eta Opakua gainetan zuhurtziaz gidatzeko gomendioa eman dute, izotza dagoelako.
Nafarroa
Nafarroako Gobernuak lan-talde berezia martxan jarri du, elurra kentzeko 32 makinarekin. Iragarpenen arabera, elurra 60 metrotik gora bota dezake.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa