11:04

eguraldia

Lehiaketa

Felix Arcek eskuratu du garaipena behe-lainoen Erronkan

Erredakzioa

Irabazleak botoen % 29 lortu du Natxo Aldaiari eta Lorentxo Portularrumeri gailentzeko; azken horiek, % 22rekin, bigarren eta hirugarren postuetan amaitu dute.

  • Portugalete
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Portugaleten hartutako argazki ikusgarri batek Felix Arceri eman dio garaipena behe-lainoen Erronkan. Irabazleak botoen % 29 lortu du, Natxo Aldaiari eta Lorentxo Portularrumeri gailentzeko; azken horiek, biek botoen % 22rekin, bigarren eta hirugarren postuak eskuratu dituzte urtarrileko bigarren ‘Erronka’ honetan; boto bakar bateko aldea egon da Natxo eta Lorentxoren artean, lehenengoaren aldekoa.

ETBko Eguraldiak eta eitb.com-ek antolatzen duten lehiaketa, hortaz, honela amaitu da azken aste honetan, finalistak izatea lortu duten edukiei dagokienez:

Félix Arce: % 29 - 42 boto

Natxo Aldaia: % 22 - 32 boto

Lorentxo Portularrume: % 22 - 31 boto

Iván Lucena: % 14 - 20 boto

Ramón Beitia: % 6 - 8 boto

Iñaki Balzola: % 2 - 3 boto

Ana Loyola: % 1 - 2 boto

Martín González: % 1 - 2 boto

Xabier Elguezua: % 1 - 2 boto

Imanol Zulueta: % 1 - 1 boto

Datorren astelehenean jakingo dugu zein izango den hilaren 14tik 20ra arteko asterako Erronkaren irabazlea. Proposatzen dugun gaia ondorengoa da: islak.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena