eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Euriarekin batera, haize bortitza izango da nagusi astearte honetan. Nafarroan alerta gorria ezarriko dute, elurragatik.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Astearte honetarako, 24 orduan 80 l/m2 baino gehiago pilatzeko probabilitate handiari dagokion alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Kantauri isurialdean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, asteartean euri jasa handiak espero dira, eta haizeak ere gogor joko du. Beraz, hotzaren sentsazioa nabariago izango da.
Haizeari dagokion abisu horia ere ezarri dute, 12:00ak arte, 100 K/h-ko abiadurako haizeekin.
Elurrari dagokion abisu horia egun osoan egongo da indarrean, eta elur-kota 1.000 eta 1.100 metro artean egongo da.
Herrera itxita dago eta Opakuan kateak behar dira
Astelehenean, 21:00etan, kateak beharrezkoak dira Arabako Azazeta, Opakua eta Bernedo mendateetan, eta Herrera itxita dago, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Halaber, zuhurtziaz gidatzeko gomendioa eman dute bereziki zenbait errepidetan, tartean N-1, A-15, A-8, N-622 eta N-240 errepideetan.
Alerta gorrian Nafarroan, elurragatik
Astearte honetan alerta gorria ezarriko dute Nafarroan, elurra dela-eta, Aemet agentziak iragarri duenez. 700 metrotik gora botako du elurra, eta 50 zentimetroko lodiera izan dezake. Haizeak ere gogor joko du (90k/h-ko abiadura har dezake), eta, alerta laranja ere egongo da indarrean.
Nafarroako bost errepidetan kateak behar dira
18:30ean kaleratutako informazioaren arabera, Nafarroako bost errepidetan behar dira kateak: Belagua (NA-137), San Miguel de Aralar (NA-7510), Isaba-Zuriza (NA-2000), Garde-Ansó (NA-176), eta Irurita-Eugi (NA-1740, Artesiaga mendatea).
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa