eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Tenperatura maximoek gora egingo dute, baina minimoak ez dira aldatuko eta egunaren hasieran barnealdeko zenbait tokitan izotza egingo du.
Astelehenean euriari eutsiko diogu. Argazkia: EITB
Informazio gehiago (1)
Astelehenean iparraldean hodeiak gailenduko zaizkie oskarbiguneei; hegoaldean, aldiz, ostarteak izango dira nagusi. Kantauri isurialdean euri txikia egingo du, ipar-ekialdeko eskualdeetan noizbehinka indar handiagoz. Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin kosta partean.
Tenperatura maximoek gora egingo dute, baina minimoak ez dira aldatuko eta egunaren hasieran barnealdeko zenbait tokitan izotza egingo du.
Asteartearen lehenengo partean eguraldiak ildo beretik jarraituko du; iparraldean zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du, hegoaldean ostarte handiagoak eta ateri.
Arratsaldetik aurrera mendebaldeko haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta zakartuko da; kostaldean bolada oso gogorrak espero dira. Bai tenperatura minimoak, bai maximoak aurreko egunetan baino epelagoak izango dira.
Errepideak
Herrerako mendatea igarotzeko (Araba) ibilgailuan kateak jartzea beharrezkoa da izotza eta elurra dela eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Gainerako mendateetan ez dago trafikorako aparteko arazorik.
Halaber, Garate, Okina, Urruña, Gasteiz eta Otzaurteko mendatetik zuhurtziaz gidatzeko aholkatu du Ertzaintzak.
Nafarroan
Nafarroako errepideetan normaltasuna da nagusi, igande goizeko lehen orduetan zenbait arazo egon ondoren errepidean zegoen izotzak eraginda.
Foru Erkidegoan abisu horia ezarri dute haizeteengatik, gauerdia artea.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa