20:46

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Euriari, elurrari eta haizeari aurre egin beharko die Euskadik

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du biharko olatu arriskuagatik; izan ere, 6 metroko olatuak espero dira.

  • Olatuak Donostian. EFE.

    Olatuak Donostian. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak abisu horia ezarri du arratsaldetik aurrera olatu, euri, elur eta haize arriskuagatik.

Olatuei dagokien abisu horia 15:00etan sartu da indarrean. 18:00etatik bihar goizera bitartean abisu horia ezarri dute euri arriskua dela eta. 24 ordutan 60 litro egin lezake metro koadroko, batez ere, kantauriar isurialdean.

Litekeena da haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gainditzea, batez ere, haizeguneetan. Hori dela eta, abisu horia ezarri dute.

Elurrari dagokion abisu horia gaur sartu da indarrean eta bihar arte luzatuko da. Gaur gauean elur-maila jaisten hasiko da, eta egunaren amaieran 800 metrora elurra egin lezake. Bihar elur-maila gehiago jaitsiko da eta 500 metrora elurra egiteko arriskua dago.

Eguraldiaren iragarpena

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du biharko olatu arriskua dela eta; izan ere, 6 metroko olatuak espero dira. Halaber, biharko ere abisu horia ezarri du euri, elur eta haize arriskua dela eta. Bestalde, izozteengatik abisu horia ezarriko du.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihar negu giroa itzuliko da. Euria egingo du, eta zaparradak tarteka mardulak izan daitezke, batez ere kantauriar isurialdean. Tenperaturak nabarmen egingo du behera eta giroa oso hotza izango da. Elur-maila 600-700 metroan kokatuko da. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, baina haize boladarik handienak Ebro haranean eta kostaldean espero dira.

Ostegunean ere giro oso hotza espero da, baina prezipitazioa aurreko egunean baino urriagoa izango da. Zaparrada arinak botako ditzake, eta 600-700 metrotik gora elurra egin lezake. Haizea oraindik ere zakar samar joko du, eta gauean haizea mendebaldera edo hego-mendebaldera aldatuko da.

Iruzkinak