eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Euskalmetek iragarri duenez, Aste Santuan udaberri giroa izango dugu hizpide: hainbat fronte iritsiko dira, zenbait une atsegina ere izango ditugu, eta termometroak batez beste 15º markatuko ditu.
Euria han-hemenka igande honetan. Argazkia: Xabier Elguezua / Lekeitio
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Aste Santu honetan udaberriko eguraldi aldakorra izango dugu mintzagai: hainbat fronte iritsiko dira, zenbait une atsegina ere izango ditugu. Halaber, termometroak udaberriko ohiko markari eutsiko dio eta, batez beste, 15º markatuko ditu.
Gaur
Igandean beste fronte bat hurbilduko zaigu, eta arratsaldean eguraldiak goibeltzera egingo du. Goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da eta baliteke han-hemenka tanta batzuk egitea. Arratsaldean egora trakestu egingo da; hodeiak ugaritu eta zaparradak botako ditu nonahi, gainera trumoi-ekaitzak izan daitezke.
Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira berriro eta 14-17 ºC artekoak izango dira.
Astelehena 25
Baliteke fronte-kate batek Iberiar Penintsula zeharkatzea, baina guri ez liguke zuzenean eragingo. Horrela, nahiz eta zeruan hodei asko ikusi, ia ez du euririk egingo. Tenperatura maximoetan ez da gorabehera handirik izango, 15 ºC ingurukoak izango dira.
Asteartea 26
Arratsaldean oso litekeena da fronte bero batek eragitea. Beraz, hodeiak ugaritu egingo dira eta arratsaldean euria egingo du, euri txikia, bereziki barnealdean. Tenperaturan ez da aldaketa handirik izango; maximoak 15 ºC ingurukoak izango dira. Hegoaldeko haize leuna ibiliko da.
Asteazkena 27 eta osteguna 28
Beste fronte bat espero dugu bi egun horietarako. Puntualki iparraldeko haizea nagusituko da, beraz aurreko egunetan baino euri gehiago egingo du, bereziki asteazken eguerditik hasi eta ostegun eguerdira bitartean. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina beherako joera hartuko du.
Ostiraletik aurrera
Martxoaren 29tik aurrera baliteke Ozeano Atlantikotik fronte gehiago iristea; ondorioz, batetik tenperatura igotzen hasiko da, eta, bestetik, ez luke euri askorik egingo.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa