eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Zaparrada handienak astelehen arratsaldean espero dira. Termometroak apur bat gora egingo du, baina ipar-haizea ibiliko da.
Euria gurean jarraituko du astelehen honetan ere. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Astelehen honetan neguko giroari eusten jarraituko dugu. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, astelehen goizean euri gutxi egingo du eta ostarte batzuk zabalduko dira.
Arratsaldean, berriz, zerua erabat estaliko da eta euria asko egingo du, hegoaldean eta arratsalde-gau partean ia etengabe bota lezake. Ipar-haizea ibiliko da beste egun batez, baina termometroak apur bat igoko dira.
Astearterako giro goibel eta umela espero dugu berriro ere. Lainoek zerua estaliko dute eta, eguneko unerik gehienetan, euria egingo du. Sarriago eta ugariago goizean botako du. Ipar-haizearen eraginpean jarraituko dugu eta beroenak 12-15 ºC bitartean kokatuko dira.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa