10:42

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Giro goibela eta zaparradak asteburura arte

Erredakzioa

Osteguna ere egun grisa izango da eta euria egingo du tarteka, kostaldean bereziki. Halaber, termometroak behera egingo du.

  • Euria bueltan izango dugu asteazken arratsalde honetan. Argazkia: EFE

    Euria bueltan izango dugu asteazken arratsalde honetan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur giro goibela izango dugu mintzagai, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera. Zerua ia estalita egongo da, batez ere kostaldean, eta tarteka euria egingo du. Bestalde, tenperatura gradu pare bat jaitsiko da.

Ostiralean pixkanaka hobera egingo du eguraldiak. Egunaren lehen partean hodeiak izango dira nagusi zeruan eta euri langar pixka bat egin lezake, batez ere kantauriar isurialdearen ekialdean. Dena den, orduek aurrera egin ahala, hodeitza saretzen joango da eta atertzera egingo du, bereziki hegoaldean. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gradu pare bat gora egingo du.

 

Iruzkinak