16:49

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Eguraldiak hobera egingo du astelehenetik aurrera

Erredakzioa

Euskalmeten arabera, tenperaturak gorako bidea hartuko du pixkanaka-pixkanaka, eta udaberriko giroa nagusituko da. Halaber, atertzera egingo du.

  • Donostiako Kontxa hondartza.

    Donostiako Kontxa hondartza. Argazkia: Jose Luis Cazallas

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, datorren astelehenetik aurrera eguraldiak hobera egingo du. Tenperaturak gorako bidea hartuko du, eta atertzera egingo du.

Asteburuan, ordea, aurreko egunetako giroa izango da. Zeruan hodeiak nagusituko dira, giro hotza izango da, eta euria egin lezake noiznahi.

Gaur, goiz partean euria egin du, eta arratsaldean atertzera egingo du, baina zerua lainotuta egongo da. Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du, kostaldean eta Ebroko ibarrean bereziki. Tenperatura bestalde ez da 15 ºC-tik pasatuko.

Larunbatean, euri txikia egingo du ipar partean, eta zerua lainotuta egongo da egun osoan. Hegoaldean, oro har, ateri eutsiko dio. Tenperatura baxua izango da; Nafarroa hegoaldean izan ezik, ez da 20 ºC-ra helduko.

Igandean, giroa freskoa izango da oraindik ere, eta termometroek ez dute 15 ºC-ko muga gaindituko. Isurialde atlantikoan zerua lainotuta egongo da, eta, goizean bereziki. euri apur bat egin lezake. Arratsaldean, ordea, ostarte batzuk zabalduko dira ipar partean. Nafarroa hegoaldean, bestalde, giro eguzkitsua izango da, eta tenperaturak 20 ºC-ra hurbilduko dira.

Datorren astean, hobera egingo du eguraldiak

Euskalmeten arabera, astelehenetik aurrera tenperatura nabarmen igoko da, eta eguzkiaz gozatu ahal izango da. Hala ere, tarteka euria egin lezake.

Ekainaren 3tik aurrera, tenperatura epela izango da protagonista, eta termometroak 20 ºC-ren bueltan geldituko dira kostaldean, eta 25 ºC inguruan barnealdean.

Beraz, astelehenean udaberriko giroa nagusituko da azkenean.

 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en, eta bidali argazkiak.

Iruzkinak