07:57

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Igande eguzkitsua, 30º-rainoko tenperaturarekin

Erredakzioa

Arratsalde aldera, barnealdean beroaren eraginez sortutako trumoi hodeiak leher daitezke eta zaparrada batzuk botatzeko arriskua dago. Astelehenean euria izango dugu bueltan.

  • Giro eguzkitsua asteburu honetarako Euskadin. Argazkia: Imanol Fernandez / Ondarreta

    Giro eguzkitsua asteburu honetarako Euskadin. Argazkia: Imanol Fernandez / Ondarreta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igande honetan bero egingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Zerua ia garbi egongo da egunsentitik aurrera. Haizea aldakor eta oso ahul ibiliko da, goizean hego ukituarekin. Horren ondorioz, tenperatura oso azkar igoko da, gainera aire masa bero bat iritsiko zaigu hegoaldetik.

Tenperatura 30ºC-tik gora igo daiteke, baita kostaldean ere. Arratsaldean ipar haizea sartuko da eta kantauri isurialdean nabarmen arinduko du beroa. Eguna amaitzerako barnealdean beroaren eraginez sortutako trumoi hodeiak leher daitezke eta zaparrada batzuk bota han-hemenka.

Astelehenean eguraldi aldaketa espero dugu, nabarmena gainera. Tenperaturak oso azkar egingo du gain behera eta balio altuenak 23º-ra iritsi ezinik ibiliko dira hainbat puntutan. Hodeigune trinkoak nagusituko dira, batez ere arratsaldean, eta, orduan, euria egingo du.

Prezipitazioa ugaria izan daiteke eta ez da baztertzen trumoiak ere jotzea. Haizea iparraldetik finkatuko da eta tarteka bizi ibiliko da.

Iruzkinak