11:41

eguraldia

Iragarpena

Abuztuko azken asteburua, eguzkitsu eta beroa

Erredakzioa

Halere, igande goizean zerua estalita agertzea espero eta euri txikiren bat ere bota lezake, baina gero atertzera egingo du. Tenperaturak 25-30 graduren bueltan ibiliko dira.

  • Asteburu honetan ere hondartzak bete egingo dira. Irudia: Jose Luis Cazallas

    Asteburu honetan ere hondartzak bete egingo dira. Irudia: Jose Luis Cazallas

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Goizean goiz barnealdeko haranetan lainoa eta lanbroa garatuko da. Goizean kantauri isurialdean zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina orduak pasa ahala garbitzera egingo du. Arratsaldean zerua hodei gutxirekin geratuko da, hegoaldean batez ere.

Iparraldeko tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira, hegoaldean 30 ºC ingurukoak. Egunaren amaieran fronte bat hurbildu eta hodeiak ugaritu egingo dira berriro; momentuz ez da euririk espero.

Goizean ilun, arratsaldean argitsu

Igandeari hasiera emateko, giro iluna iparraldean, zirimiriarekin. Arratsaldea aurrera joan ahala hodeiak desegin eta ostarteak zabalduko dira; atertu egingo du orduan.

Hegoaldean, Ebro haranean batez ere, eguraldia hobea izango da; hodei batzuk agertuko dira zeruan baina giroa eguzkitsua izango da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; minimoak igoko dira apur bat, hodeiak ugariak izango direlako goizaldean.

Iruzkinak