eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Orduak pasa ahala garbitzera egingo du. Dena den, iluntzean fronte bat sartuko da eta euria egin lezake.
Egunak garbitzera egingo du eta ostarteak ere zabalduko dira. Argazkia: Jose Luis Soto
Informazio gehiago (1)
Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Goizean goiz barnealdeko haranetan lainoa eta lanbroa garatuko da. Goizean kantauri isurialdean ere zerua hodeitsu egongo da, baina orduak pasa ahala garbitzera egingo du.
Hegoaldean oskarbi eutsiko dio egun osoan eta giro ederra izango da.
Iparraldeko tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira, eta hegoaldean 26-27 ºC-ren bueltan geldituko dira. Egunaren amaieran fronte bat sartuko da, eta euria egin lezake.
Igandea: goizean ilun, arratsaldean argitsu
Eguna giro ilunarekin hasiko da kostaldean eta euria egin lezake. Arratsaldeak aurrera joan ahala hodeiak desegin eta ostarteak zabalduko dira, eta atertu egingo du.
Hegoaldean, Ebro haranean batez ere, eguraldia hobea izango da; hodei batzuk agertuko dira zeruan baina giroa eguzkitsua izango da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; minimoak igoko dira apur bat, hodeiak ugariak izango direlako goizaldean.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali zure argazkiak.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa