cerrar buscador

10:51

eguraldia

Iragarpena

Hego haizea eta 25 graduko maximoa, asteburu osoan

Erredakzioa

Igandean giro eguzkitsua nagusituko da eta hegoaldeko haizea ibiliko denez, tenperatura epelekin jarraituko dugu. Gauean 10 graduko minimoa izango da.

  • Argazkia: Lorentxo Portularrume.

    Argazkia: Lorentxo Portularrume.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Uda giroko asteburua izango dugu. Larunbatean egunak hodeitsu argitu du baina, Euskalmeten arabera, arratsaldetik aurrera hodeiak gutxitu eta ostarteak gailentzen joango dira. Zaparrada bakanen bat botako du, batez ere barnealdean, eta Nafarroan baliteke trumoi-ekaitzak jotzea. Nolanahi ere, prezipitazioa txikia izango da.

Hego-mendebaldeko haizeak zakar joko du kostaldean eta mendi inguruetan.

Tenperatura zertxobait jaitsiko da, hala ere, oso epela izaten jarraituko du eta maximoak, oro har, 25 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Igandean, eguzkia

Igandean giro eguzkitsua nagusituko da eta hegoaldeko haizea ibiliko denez, tenperatura epelekin jarraituko dugu. Arratsaldean giro argia gailenduko da, goizean aldiz, hodei multzoak egongo dira, baina ateri eutsiko dio.

Tenperatura atseginekin jarraituko dugu, balio beroenak 25 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta minimoak ez dira 10 ºC-tik behera jaitsiko. Hego-mendebaldeko haizeak indarra galduko du, hala ere, haizeguneetan oraindik harro samar ibiliko da.

Iruzkinak