16:39

eguraldia

Eguraldia

June Ansoleaga, 'Eguraldia'ren aurpegi berria, asteburuetan

A.H.

EITB

Orain arte ETBko albistegietan aritu den kazetari sopeloztarrak erronka berriari gogotsu heldu dio.

  • June Ansoleaga. Argazkia: EITB

    June Ansoleaga. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

'Eguraldia' saioak aurkezle berria izango du asteburuetan, June Ansoleaga kazetaria, hain zuzen ere. Sara Gandarak utzitako lekukoa hartuko du aurkezle berriak, eta eguraldiaren iragarpena larunbatetan eta igandetan, ETB1eko eta ETB2ko bi edizioetan, eskainiko du.

June Ansoleaga sopeloztarrak ETBn hasi du bere ibilbide profesionala. Ikasketak amaitu zituenetik, kazetari moduan lan egin du 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan, eta orain, erronka berria du aurrean. Ilusio handiarekin hartu du Junek aurkezle lana.  Ikus-entzuleengandik hurbil agertzea da bere nahietako bat.

Izan ere, kazetariak badaki saioak audientziaren babes handia duela. 2013an, 'Eguraldia'k %11,5eko audientzia zatia lortu du bigarren katean, eta edizio bakoitzak 120.000 ikus-entzuleko audientzia metatua dauka, bataz beste.

Gainera, argi dago Euskal Herrian oso gertutik jarraitzen dugula eguraldiaren gaineko informazioa. Horregatik, hurrengo egunetarako iragarpena ez ezik, meteorologiarekin zer ikusia duten hainbat gaien gaineko erreportajeak eskaintzen ditu saioak egunero.

Hainbat fenomeno meteorologiko azaltzen ditu 'Eguraldia' tarteak. Toki zehatz bateko eguraldi ezaugarriak nolakoak diren herritarren ahotik jasotzen dituzte, eta eguraldiaren iragarpena jakiteko ikerketa tresna eta teknikak gertutik ematen dituzte ezagutzera. Horrez gain, urtaro bakoitzak uzten dituen paraje eta irudi ikusgarrienak erakusten ditu saioak, eta hori ezinezkoa izango litzateke saioaren jarraitzaileek parte hartuko ez balute.

'Eguraldia'k ikus-entzuleen irudiak bildu eta eskaintzen ditu egunero, eta horrez gain, jarraitzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzen ditu.

Iruzkinak