20:42

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Abisua 3,5 metroko olatuengatik, euskal kostaldean

Erredakzioa

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, igandera arte luzatu du hiru metro eta erdiko olatuak izateko arriskuagatik ezarritako abisua.

  • Larunbat honetan berriro ere olatu handiak izango ditugu gurean. Argazkia: Zumaia / EFE

    Larunbat honetan berriro ere olatu handiak izango ditugu gurean. Argazkia: Zumaia / EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzalo Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak igande gauerdira arte luzatu du itsasaldeko arriskuagatik, hiru metrotik gorako olatuak izango zirelakoan, ezarritako abisu horia.

Bestalde, amaitutzat eman du haizeagatik ezarritako abisua.

Eguraldiari dagokionez, igandean tenperaturak behera egingo du, eta balio beroenak 15 ºC-ren bueltan geldituko dira. Egunaren hasieran ezegonkortasuna izango da nagusi, eta ipar isurialdean euria egingo du. Eguerditik aurrera atertzera egingo du, eta ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean haizeak hegora egingo du, baina egunaren bukaerarako indarra galduko du.

Iruzkinak