eguraldia
Neguko plana
Arabak eta Nafarroak elurra kentzeko ehundaka makina eta 300 langile izango dituzte lanean. Gipuzkoak, bere partetik, 4.000 tonatan areagotuko du aurtengo gatz-horniketa.
Arabako Aldundiak martxan jarri du apirilaren 15era arte martxan izango den errepideetarako neguko plana. Horretarako, elurra kentzeko ehundaka makina eta 200 langile izango ditu lanean.
Kanpaina horretan parte hartuko duen langileriaren artean, 69 funtzionario, enpresa desberdinetako 56 langile eta hainbat laguntza-hitzarmenetako 80 partaide daude.
Horrez gain, elurra kentzeko 38 makina eta koadrilek eskainitako beste 69 unitate izango ditu foru-administrazioak bere esku. Azken horren inguruan, balorazio positiboa egin du Alicia Ruiz de Infante Garraio eta Herri Laneko ahaldunak.
Hurrengo bost hilabetetan 3.000 gatz tona eta 1.200 gatzun tona zabalduko dituzte Arabako errepideetan. Aldundiak gogorarazi du lurraldeko 1.407 kilometroetatik 315 "lehentasun nagusikoak" direla.
Gipuzkoak "Arrisku 0" fasea aktibatu du
Gipuzkoako Aldudiak "Arrisku 0" fasea aktibatuz eman dio hasiera neguko planari. Fase horrek 800 metrotik gorako elur-kotari egiten dio erreferentzia, hori dela eta, Etxegarate (N-I), Berastegi (A-15) o Mandubia (Gi-2635) bezalako errepidetan elurra kentzeko dozena bat kamioi martxan dira jada.
Aurtengo kanpainak iazko aurrekontua mantenduko du, 2,5 milioi euro; eta nobedade bakarra gatz horniketan egongo da. 4.000 tonatan areagotuko baitu Aldundiak.
Guztira 78 ekipo izango dira, noranahiko 14 ibilgailu eta lurralde osotik banatutako 38 zilo eta biltegi sarea barne.
335 pertsona eta 126 makina, Nafarroan
335 pertsona, elurra kentzeko 126 makina eta 82 ekipo osagarrik osatuko dute Nafarroako errepideetarako neguko plana. Horrez gain, 111 udalen eta kontzejuen laguntza izango du lurraldeak.
Luis Zarraluqui Sustapen sailburuak prentsaurrekoan adierazi du ekintza guztiak Errepideen Mantenimendurako departamentuak koordinatuko dituela. Zentroak intzidentziak detektatuko ditu, eta baliabideen mobilizazioa antolatuko du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa