eguraldia
Iragarpena
Abisu horia 4,5 metrorainoko olatuengatik indarrean dago arratsaldeko 18:00 arte. Maximoak nekez helduko dira 12 graduetara.
Argazkia: Vicente Guinea.
Informazio gehiago (1)
Gaur ostarte zabalak gailenduko dira, Euskalmeten arabera. Egunsentia hotza izango da eta Araba eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egingo du. Ipar partean eta batez ere kostaldean, goizean oraindik zaparrada batzuk botako ditu.
Elur-maila 600-800 m inguruan ibiliko da eta goizak aurrera egin ahala 1000 m-tik gora igoko da. Eguerditik edo arratsaldeko lehen orduetatik aurrera zeruan hodei gutxi egongo da. Mendebal-osagaiko haize ahula ibiliko da, arratsaldean hegoaldera egingo du eta egunaren bukaeran zakartu egingo da. Tenperatura maximoak 8-12 ºC artean egongo dira.
4,5 metrotarainoko olatuek abisu horia mantenduko dute 18:00ak arte.
Astelehena
Hodeiak, ostarteak eta hegoaldeko haizea. Hodeiak arratsaldetik aurrera ugariagoak izango dira, goizean urdinguneak nagusituko dira. Egunaren amaieran han-hemenka euri apur bat egin dezake barnealdean.
Hego-mendebaldeko haizeak tarteka zakar joko du haizeguneetan. Goizaldean Araban eta Nafarroako txokoetan izotza egin dezake berriro. Tenperatura maximoak berriz, igo egingo dira eta 10-15 ºC artean mugituko dira.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa