eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Euria han-hemenka botako du igandera arte, kantaurialdean batez ere. Halaber, tenperaturak 17-20º-ren bueltan ibiliko dira.
Arizkun. Argazkia: Juan Lameirinhas
Zeru grisa eta euri arina izango dira Maiatzaren Lehenaren protagonistak, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Gauzak horrela, gaur, giro bustia izango dugu, euria egingo du, bereziki kantauri isurialdean eta goizean; arratsaldean aterruneak luzeagoak izango dira. Hegoaldean hodei geruza saretuago iritsiko den arren, baliteke arratsaldean zaparrada bakanen bat botatzea, bereziki mendi inguruetan. Kostaldean ipar-mendebaldeko haizea harrotu egingo da arratsaldetik aurrera. Tenperaturak behera egingo du, iparraldean 17 ºC-tik behera geratuko da eta hegoaldean 20 ºC-ren bueltan errendituko da termometroa.
Ostiralean ipar partean lainopean jarraituko dugu; Kantauri itsasotik hodeiak sartu eta euri kontuekin jarraituko dugu. Hegoalderantz mugitu heinean, hodei geruza ez da hain trinkoa izango, euria egiteko aukera oso txikia izango da bertan eta arratsaldean ostarte ederrak zabalduko dira. Hala ere, Nafarroa hegoaldean ziertzoa harro ibiliko da. Tenperaturak beste koska bat egingo du behera, ipar partean beroenak 15 gradukoak izango dira eta Ebro bailaratik gertu 20 ºC-koak.
Larunbatean, aldaketa handirik ez. Izan ere, eguraldiak ildo beretik jarraituko du, freskotik eta goibeletik. Ipar partean goiza euripean igaroko dugu, baina eguerditik aurrera, apurka-apurka, atertzeko joera hartuko du eguraldiak. Hegoaldean goizean hodei hondarrak geratuko diren arren, arratsaldean eguzkiaz goza ahal izango dugu; hala ere, ziertzoak oraindik enbarazu apur bat egingo du. Tenperaturan ez dugu aldaketarik espero behar.
Joeraren arabera, igandean eguraldi lehorra espero dugu, eta tenperaturak gora egingo du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa