eguraldia
Euskal Kostaldea
Erredakzioa
Bestalde, bihar zerua hodeitsu egongo da eta euri txikia egingo du, bereziki Kantauri isurialdean.
Zurriola hondartza, galerna egunean. Irudia: EFE
Larrialdi eta Meteorologiako zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur, larunbata, euskal kostaldean, 15:00etatik 20:00etara, galerna izateko arriskua dela eta, baina 17:00ak aldera amaitutzat jo dute.
Igandean, bestalde, zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu, eta euri txikia egingo du, bereziki Kantauri isurialdean.
Halere, iluntzean atertu egingo du, eta hodeiak gutxitu egingo dira. Gainera, tenperaturak behera egingo du: minimoak gutxi, eta maximoak asko.
Astelehenean, ateri
Astea eguraldi gozoarekin hasiko da, astelehen goizean lanbroa eta lainoa sortuko badira ere, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da.
Haizea ahul eta aldakor ibiliko da; eguerdian ipar-ekialdetik joko du, bizi antzean, eta tenperaturan, minimoek behera egingo dute, eta maximoek gora.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa