eguraldia
Beroa
Erredakzioa
Eguna eguzkitsua izango da, baina arratsaldean hodeiak ugaritu eta litekeena da egunaren amaieran ekaitza egitea.
Zarautzeko hondartza. Lorentxo Portularrume
audioak (1)
Informazio gehiago (1)
Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du ostegunerako lurralde osoan izango diren tenperatura altuak tarteko. Denean bero egingo du eta ez da alde handirik izango kostaldearen eta barnealdearen artean. Hala, 33 ºC izango dira kostaldean eta 35-36 ºC barnealdean.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, ostegunean tenperaturak gora egingo du eta ezegonkortasuna areagotu egingo da. Eguna eguzkitsua izango da, baina arratsaldean hodeiak ugaritu eta litekeena da egunaren amaieran ekaitza egitea, bereziki iparraldean. Egunaren hasieran haizeak hegotik joko du eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, indar handia hartuz, bereziki, kostaldean. Egunaren zatirik gehienean bero egingo du.
Ostiralerako, joera aldaketa izango da. Zeru hodeitsua espero da egunaren lehen eta azken orduetan, baina litekeena da eguerdi aldera hodeiak desagertzea. Azken orduan, zaparradak botatzeko arriskua areagotu egingo da, ekialdean bereziki.
Eusko Jaurlaritzak arreta eskatu du suteak eragiteko arriskua dela eta
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak prebentzioa eskatu du ostegunerako, izan ere, tenpera altuak direla eta (zenbait lekutan baliteke 36 ºC-tik gorakoak izatea), basoetan suteak pizteko arriskua handiagoa izango da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa