cerrar buscador

13:01

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Abisu horia ezarri dute larunbat goizera arte, euriagatik

Erredakzioa

Gogotik egingo du euria eta litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 15 litro pilatzea.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du euriagatik ostiral arratsaldetik larunbateko goizeko seiak bitartean. Euria gogotik egingo du, batez ere, barnealdean eta litekeena da zenbait tokitan metro koadroko 15 litro pilatzea.

Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak ohartarazi duenez, ostiraleko arratsaldeko lauetatik larunbateko goizeko seiak bitartean euri zaparrada mardulak egingo ditu.

Tarte horretan euri zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Halaber, txingorra egingo du tokian-tokian eta haize bolada indartsuak izango dira. Bestalde, litekeena da ordu betean metro koadroko 15 litro pilatzea, bereziki, barnealdean.

Igandean, zerua hodeitsu egongo da eta euri zaparra arinak bota ditzake. Kantauri isurialdean, berriz, euri zaparrada indartsuak egin eta ekaitzetara jo lezake. Halaber, haizeak gogor astinduko ditu bazterrak.

Astelehenean, hodeiak izango dira nagusi zeruan eta tarteka euria egin lezake. Haizearen indarra jaitsi egingo da eta tenperaturan igoera txiki bat espero da.

Iruzkinak