eguraldia
Iragarpena
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bihar, ordea, egun eguzkitsua izango da, eta tenperaturak gora egingo du. Egonkor eta eguzkitsu hasiko da astea.
Hodeiak, gaurko protagonistak EAEko zeruetan. Argazkia: EiTB / Donostia.
Informazio gehiago (1)
Euskadiko zeruetan hodeiak izango dira protagonista, eta tenperaturak behera egingo du gaur Bizkaian eta Gipuzkoan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Halaber, haizeak ahul eta norabide finkorik gabe joko du.
Biharkoari begira, hodeiak gutxituz joango dira, orokorrean giro eguzkitsuagoa izango da. Tenperatura minimoak apur bat behera egingo du, eta temperatura maximoak, berriz, gora, Bizkaian eta Gipuzkoak bereziki. Haizea hegotik jarriko da, eta bazterrak goxatuko ditu.
Goizalde honetan izandako tenperatura minimoak 10º-koak izan dira Gasteizen eta Donostian, eta 11º Bilbon. Gaurko 14º, gehienez jota, espero dira Donostian, 15º Gasteizen eta 17º Bilbon.
Astearen hasierarako eguraldi egonkorrari eta giro eguzkitsuari eutsiko diegu.
Sute-arriskua Nafarroan
Bestalde, egunotan mendi- eta landa-guneetan zuhurtziaz aritzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak, bertan suteak izateko arriskua handia baita, Nafarroako iparraldean bereziki. Izan ere, suhiltzaileek irteera ugari izan dituzte kontrolik gabeko erretzeak direla eta.
Gauzak horrela, Larrialdietarako Nafarroako Agentziak erantzukizunez aritzeko deia egin die nekazariei, ganaduzalei eta mendizalei, eta suteak piztu ditzaketen ekintzak ez egiteko eskatu die, eguraldi-baldintzen ondorioz, sutea zabaltzeko arriskua handia delako.
Izan ere, azken egunotan ez du euririk egin, eta haizeak zakar jotzen du, mendi-guneetan batez ere.
Hori dela eta, kontrolik edo baimenik gabeko erretzeak ez egiteko aholkatu du Nafarroako Gobernuak. Gainera, debekatuta dagoen lekuetan suteak ez pizteko eta horretarako prestatuta dauden guneak bakarrik erabiltzeko eskatu diete txangozalei.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa