cerrar buscador

14:12

eguraldia

Euria

Abisu horia ezarri dute arratsalderako euriarengatik

Agentziak | Erredakzioa

Zenbait gunetan, batez ere ekialdean, 15 litro pila daitezke ordubetean.

  • Euria Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Euria Donostian. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur arratsalderako euriarengatik. Zenbait gunetan, batez ere ekialdean, 15 litro pila daitezke ordubetean.

Euskalmetek zehaztu duenez, eguerdiko hamabietan ezarri da abisua eta gauerdira bitartean egongo da indarrean.

Denbora horretan zaparrada trumoitsuak espero dira eta zenbait lekutan 15 litro pila daitezke ordubetean, batez ere ekialdean. Euri asko botatzeaz gain, txingorra ere egingo du.

Zaparradekin batera haize indartsua ere espero da.

Iruzkinak