eguraldia
Iragarpena
O.A. | ERREDAKZIOA
Euskalmetek iragarri duenez, igande honetako joera eguzkitsua asteazkenera arte, gutxienez, luzatuko da.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Igande honetan Euskadin bizi dugun eguraldi eguzkitsuari eutsiko diogu ere datozen egunotan, Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera. Horrela, igandean izan ditugun 30 gradutik gorako tenperatura astearen hasieran mantenduko da.
Astelehenean beroa egiten jarraituko du, baina kostaldean brisa altxatuko denez, beroa apur bat arinagoa izango da bertan. Goizean goiz sortuko den lanbroa eta lainoa berehala desagertuko dira eta zerua oskarbi geldituko da. Haizeak ekialdetik eta hego-ekialdetik joko du, kostaldean salbu, non brisa ibiliko den. Herri askotan 30 ºC-ra igoko da tenperatura; kostaldean ez du horrenbeste berotuko. Gaua epelagoa izango da.
Astearterako, eguraldiak ez dauka aldatzeko traza handirik. Zeruak oskarbiari eutsiko dio eta tenperatura altua izango da. Egunsentia epel samarra izango da kantauri isurialdean eta eguerdi partean, brisa altxatuz gero, kostaldetik gertu freno jarriko dio tenperaturaren igoerari. Gainontzeko orduetan hego-ukituko haizea ibiliko da.
ko da.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa