cerrar buscador

11:09

eguraldia

Iragarpena

Zaparrada handiengatik abisu horia ezarri dute gaurko Euskadin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Euriteak espero dira eta, gainera, txingorra ere bota lezake. Neurria 22:00ak arte egongo da indarrean.

  • Euskalmetek gaurko iragarri duenez, txingorra ere bota lezake. Argazkia: EiTB

    Euskalmetek gaurko iragarri duenez, txingorra ere bota lezake. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko Euskadin, euriteak izango direlakoan. Gainera, litekeena da EAEko hainbat puntutan ordu batean 15 l/m2 pilatzea.

Neurria indarrean egongo da 12:00etatik 22:00etara. Gauzak horrela, zaparrada txikiak espero dira, eta zenbait lekutan ertainak eta trumoitsuak izango dira. Gainera, txingorra ere egin dezake. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

Iruzkinak